XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasleek, ez dakitela behar den beste esaten dutenean, agian 2. BUP.en, orroa, ukatu, zimeldu-ren esangura ez dakien ikasle asko dagoela diote.

Hori konpontzeko bideak ez jartzea geure errua da, ez besterena.

Kausak? Eskolaurrean gelako 40 haur edukitzea, irakasleak mintza praktika urriak egitea, umeen gurasoak euskararik ez ikastea...

Euskara, egitan bizitzaratu nahi badugu, zergatik ez behartu gurasoak ere euskara ikastera?.

28-30 urteko ikastolako gurasoak euskara ikasteko gertu ez badaude, nork arraio ikasi behar du?.

Langabezian egonik lanlekua aurkitu nahi duenak?.

Zer dela eta mintzatuko da euskaraz 5 urteko haurra, 28 urteko gaztea mintzatzen ez bada?.

Errogatibetara euria eskatzera, euritako gabe doanak ez dauka fede beroegirik!.

Gaur-gaurkoz, hutsune, ezintasun, gabezia guztiok ditugula, ikaslea kontzentziatzera jo beharko genuke, behar bada.

Nire inguruko euskaldunberri asko, kontzentziatzetik etorri dira ikastera, mintzatzera eta hori, giro ezin desegokiagoan bizi arren.

Berez eta beti ere kontzentziatze bidea gutxiengoarena izango dela jakinik.

Herri osoa, kolore guztietako gizartea ez dugu mentalizatze lanez euskararatuko.

Lehen puntura itzuliz eta ikastegia gizartearen espilu baino ez dela gure kasuan gizarte diglosikoarena eta arazoa politikoa dela jakiniz, bukatzeko, neure ume denporetako Mungiako eskola dakart gogora.

Egun osoz ekiten ziguten erdaraz, Don Kixote ez zenean, Cara al Sol kanta araziz, baina eskolako atea atzean utzi bezain laster, joangozak txori habiek koiten esan eta hankotsa.

Gaur, ostera, giro soziala aldatu egin da.

81 honetan, aldatu egin dira faktore asko.

Edozein atso daukazu telebista aurrean, Aita Santua edo Rodriguez de la Fuente dela eta ea por supuesto-k zer esan gura duen galdetzen.

Ondorioz, nire haurtzaroko eskola erdalduna euskalduntzen hasi garenean.

Garai batetan euskaldun genuen kalea ere arrotz bihurtua daukagula aitortu behar dugu.

Lehenago nahiko zitekeana euskara eskoletan irakastea orain ez da nahiko.